Back to search
Real Academia de la Lengua Vasca Euskaltzaindia Linkedin · Posted 3d ago

Euskal Corpus Onomastikoa egitasmorako teknikaria

Spain

Linkedin
Continue to application Add your email once, then Caio opens the original posting.

Indexed description

ESKAINTZA:


Euskaltzaindiak Euskal Corpus Onomastikoa (ECO) egitasmorako teknikari bat kontratatu nahi du onomastika arloan lan egiteko. Langunea Euskaltzaindiaren egoitzan izango du, Bilboko Plaza Barrian.


EGITEKOAK:


  • ECO datutegia osatzen eta zabaltzen jarraitzea eta datu onomastikoen arteko erlazioak ezartzea (datu dokumentalak, ahozkoak, arautze-lana, izen alternatiboak, geoposizioa, datu osagarriak…).
  • ECOra bildutako informazioak egokitzeko lanak egitea.
  • ECOn jasotako datu onomastikoak plazaratzeko lanak egitea (EODA…).
  • Oro har, ECOko iturri dokumentalak abiapuntu hartuta, Onomastika batzordeari txostengintzan laguntzea.


BALDINTZAK:


  • Titulazioa: Unibertsitateko titulua (Euskal Ikasketetako Gradua hobetsiko da).
  • Informatikako prestakuntza (agirien bidez justifikatua). Bereziki, datu-baseen ezagutza, esperientzia eta prestutasuna.
  • Euskararen alorreko esperientzia.
  • Aintzat hartuko dira ezagutza eta esperientzia: Onomastikan eta dokumentazio historikoan.
  • Zeharkako gaitasunak:

→ Autonomia, ekimena eta erantzukizuna.

→ Talde-lana eta diziplinarteko ikuspegia.

→ Etengabe ikasteko jarrera.

  • Hizkuntza-gaitasuna:

→ Euskara-maila ona ezinbestekoa da.

→ Beste hizkuntzen ezagutza (agirien bidez justifikatua) baloratuko da.


INFORMAZIO OSAGARRIA:


  • Kontratua: Lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
  • Lan-baldintzak: Hasierako balorazioa gainditu eta elkarrizketa pertsonalaren fasera igarotzen diren hautagaiei banan-banan eta zehaztasunez jakinaraziko zaizkie lan-baldintzak, baldintza ekonomikoak barne.


HAUTAKETA-PROZESUA:


Interesdunek CV-a eta motibazio-gutuna bidali beharko dute, euskaraz, honako helbide elektronikora: [email protected], urriaren 13ko 09:00ak baino lehen. Epemuga horren ondoren jasotako hautagaitzak ez dira onartuko.

Free. 20 seconds. No password. See every match in this search.

Create a free Caio profile to unlock more results and save your role and location preferences.

Unlock free search
Want help applying to roles like this? Search Caio for free. If repetitive applications get heavy, Managed Job Search adds supervised execution for $99/month.
View Managed Job Search